XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iparraldeko ikastoletakoen protesta Pabeko Kontseilu Nagusian.

BAIONA (EGIN).

- Urtarrilaren hamaika baino lehen erabaki bezala, Iparraldeko Ikastoletako langileak Paben, Parlament de Navarre delakoan elgarretaratu dira.

Egun horretan eztabaidatu behar zen Kontseilu Generalean Seaskari eman behar zaion diru laguntzaz.

Seaskak egin duen diru eskabideari laugarren komisioneak erantzun behar dio.

Komisione horretan sartzen dira kultur, irakaskuntza eta kirol arazoak.

Nola gertatu dira eztabaidak eta bozketak?.

Lehenik, laugarren komisioneko lan talde bakoitzeko arduradunek, dirua nola banatu duten adierazi dute.

Seaskari 2.400.000 pezeta eman dizkiotela agertu dute.

Gero, egindako enmiendak eztabaidatu eta bozkatu dira.

Orduan Duboscq jaun presidentak, ordubeteko pausa bat eskatu du, gauez lana segitu behar dutelako.

Denak zutitzen ari zirelarik, ikastoletako langile bat mintzatzen hasi zaie prefetari eta kontseilariei ikastoletako langileen kezkak agertuz.

Bitartean, besteek banderola bat hedatu dute, non zerau baitzegoen idatzirik: A servicio público financiamiento público, frantsesez.

Eta gauza hori bera errepikatuz oihuka hasi ziren.

Batatean argi guztiak itzali ziren eta une batetan gure artetik kanpora atera ziren.

Polizi andana bat igorri zuten ate guztiak zaintzeko eta gu hortik kanpora botatzeko.

Zein dira ikastoletako langileen kezkak?.

Kontseilariek Seaskari emandako laguntza, doblatu egin dela aurten.

Eta ia egia da.

Baina presupostua askoz gehiago gehitu da.

Ikus ditzagun bukaeran den lehen taula.

Bestalde, bigarren taulak eskola frantsesak eta ikastolak laguntza aldetik dituzten diferentziak erakusten ditu.

Bigarren taulan beraz, urteko ikasle bati zenbateko laguntza ematen zaion agertzen du.

Aipatu dugun gertakariaren ondotik, ikastoletako langileak berriro elgarreratuko dira, burruka nola segi ikusteko.

Bestalde, Duboscq presidenteak, honako hau deklaratu dio EGINi: .

Seaskakoen komunikatua.

Atzo bertan erantzun zion Seaskak Duboscq jaunari.

Argitara eman zuten komunikatuan Seaska erakunde patronal bat dela eta ez duela bere langileek egiten dituzten ekintzen erantzukizunik, dio, eta ez duela beraz, Kontseilu Generaleko aretoan gertatutakoak onartu edo gaitzetsi beharrik, legeen arabera.

Dena den, guztiz bat datorrela adierazten du langile horiek daramaten burrukarekin.

Eskola frantsesa eta ikastolaren arteko diferentziak.
Eskola frantsesa
Ikastola
Estatuak
Departamenduak
Udalek
.
Ikastolen presupostuak eta laguntzak
Seaskaren presupostuak
Laguntza
Ehuneko hainbestekoa
.